50. urteurreneko kanta! (gozatu eta partekatu)

Zurriola Ikastolak 50 urte bete ditu ikasturte honetan.

  • Ikastola indartu eta komunitatea kohesionatu.
  • Ikastolak auzoan eta bere eragite eremuan, euskara, euskal kultura eta nortasuna sustatzeko duen garrantzia aldarrikatu.

Bi helburu hauek ardatza hartuta Urriaren 8az geroztik hainbat ekintza eta jarduera burutzen ari gara urteurren borobil hau ospatzeko.

Oraingo honetan 50. urteurreneko kanta aurkeztera gatozkizue. Kanta honetan hainbat gurasok, ikaslek, irakaslek, ikasle ohik eta irakasle ohik hartu dute parte. Auzolanean eta elkarlanean Zurriolako Musika eta Dantza Eskola osatzen dutenak izan dira proiektuaren gidari eta bultzatzaile nagusiak.

Kantaren musikak eta mamiak norberari iradoki edo sortarazten dizkioten esanahiak eta sentsazioak bere horretan, hau da, norberarentzat utzita, aipagarria da kantak lelo moduan agertzen duen “biraka” horrek gure  logotipoa den zinta-dantza berezi hori gogora dakarkigula ezinbestean.

Albiste honekin batera 3 artxibo eransten ditugu Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentziapean. Hiru artxiboetan kanta duzue bertsio estandarrean, bertsio instrumentalean eta bertsio rapeatuan. Beste hiru esteketan (CC-BY-SA lizentziapean ere bai) banaketa bera egiten da baina karaoke moldean. Kantaren hitzak ere txertatu ditugu erantsitako artxiboan (baita prentsara luzatutako oharra).

karaoke bertsioa

karaoke bertsio instrumentala

karaoke bertsio instrumentala eta rapeatutako tartearekin

Honenbestez, disfrutatu, guk 50 urtez disfrutatu dugun gisan.

 

Musika: Zurriola Musika eta Dantza Eskola

Hitzak: Montxo Imaz

Grabaketa, edizioa eta nahasketa: Igor Bilbao eta Oihana Etxebeste

Karaokea: Toñi Hurtado