Zinetek Batx1

Orona fundazioak aurten ere Zinetek zine-foruma antolatu du. Bertan, hilabetero, gizarte gaiak lantzen dituen filma bat proiektatzen da eta ondoren solasaldi baten bidez pelikulako gaiak aztertzen eta lantzen dira.
Aste honetan, lehenengo saioa izan da eta 1. batxilergoko Ekonomiako gure ikasleek parte hartu dute ikusle gisa. Proiektatu den filma  "Norma Rae" (1979) izan da. Ikasleentzako esperientzia berria izan da eta sindikatuen hastapenak ezagutzeko baliagarria izan zaie.