LH3koak donostian zehar

Hirugarren mailakoak ikastolaren inguruak ezagutzen ibili ziren ostegunean! Eguna hasteko, Kristina Eneako parkera joan ziren. Ondoren, Tabakalera ezagutzeko aukera izan zuten; azkeneko pisutik Donostia ikusi eta auzo ezberdinak izendatu zituzten, Ubik-era sartu, 3D inpresorak bertatik bertara ikusi, txoko ezberdinak ezagutu eta abar. Katalunia plazan bazkaldu eta gero, groseko auzoan zehar ibili ziren eta informazio bilketa egin zuten (Kaleen izenak ikasi, zerbitzuak, …). Egun paregabea izan zen!