Aurten ere Zurriolakoak Erronkan (Kmk18)

Joan den igandean ospatu ziren Zumarraga-Urretxun Kilometroak eta horren barruan ikastola guztietako ikasleak nor baino nor aritu ziren Erronka izeneko lehian. Tenperatura baxua eta euri jasak ez ziren oztopo izan gure DBH3ko lagunentzat proba guztietan oso txukun aritu eta zuten guztia emateko. Uxue, Irati A., Mireia, Eneida, Julen, Izaro, Iulen, Maialen eta Irati E. bikain aritu ziren egun osoan zehar, baina hori baino garrantzitsuagoa dena: elkarrekin primeran moldatu ziren, euskara ibili zuten mingainetan  eta talde sen ikaragarria erakutsi zuten.