Urriak 8 ikastolak 50!

Urriak 8

Zurriola ikastolaren sorreraren 50. urtemuga

Datorren astelehenean, urriaren 8an, Donostiako ZURRIOLA IKASTOLAk 50. urte beteko ditu. 1968. urtean Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorri andereño aitzindariek euskal kultura eta hezkuntza eraldaketarekin konprometitutako beste hainbeste familia ausartaren umetxoak bildu zituzten  Ramon Mª Lili kaleko etxebizitzan.

Katea ez da eten eta urriaren 8an, datorren astelehenean, Ategorrieta, Atarizar eta Indianoene kaleetan dauden 2018. urteko Zurriola Ikastolako 1.300 ume, nerabe eta gaztek eguneroko martxa segituko dute, hori bai, Ikastolaren urtebetetzea dela ahaztu gabe.

Hainbat ekintza burutuko dira egunean zehar, era askotarikoak baina denak etxerako izango dira. Datozen aste eta hilabeteetan Ikastolak bai era formalagoan baita herri eta auzo mailan ere Zurriolako kresala zabalduko du Donostian barrena.

https://twitter.com/ZurriolaIkastol/status/1047877986660175872

Info gehiago: