Argitxoren mezua 50. urteurrenean

Gaur Soroan Argitxok mezu bat utzi digu eta zera kontatu digu: Astelehenean, urriaren 8an, ikastolak 50 urte beteko dituela! Ikastola urte hauetan asko aldatu dela ere esan digu eta haur asko eta asko ezagutu dituela! Hainbeste urte al ditu ikastolak? Ezin dugu imajinatu nolakoa izango zen... Zuetariko askok ikastola aspaldi ezagutzen duzue eta mesede bat eskatu nahi dizuegu: ikastolan ateratako txikitako argazkiak, lagunekin, mozorrotuta, geletan,... Horrela gure ikastola nola koa zen ikusiko dugu eta horma irudi erraldoi bat osatuko dugu hauekin!