Batxikoak POP ART erakusketan

POP ARTa, aurreko mendeko 50eko hamarkadaren erdi/amaiera aldera sortu zen.

Garaiko kontsumo gizarteak, eta II. Mundu Gerrak astindutako testuinguru batean, aisiari eta bizitzari buruzko ikuspegiak aldatu zituzten.

Ordurarte, artearen munduan indarrean egon zen Espresionismo artistikoa  gizarte elitista baten identifikatzaile bezala ulertzen zuen mugimendu honek, artea egunerokotasunera hurbildu nahi izan zuen.

Londresen Pop Art-a izenekoaren haziak sortu eta AEBetan eta Europako beste alderdi batzuetan zabaldu zen gero, Andy Warhol eta bere belaunaldi sortzaileari esker.

Donostian honelako aukera aberasgarriak izanik, paseotxo bat emanaz, Kursaaleko kuboko Kutxa aretora hurbildu gara Arte Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin.

Garaiko testuinguru sozial eta kulturalean kokatu gaituzten azalpen eta “pasadizo xelebrez” jositako ikusizko gozamena izan dugu.

Arte Garaikidea  gure egunerokotasunean zati izanik, berau ulertzeko eta bizitzeko,  gure oinetakotatik jaitsi eta begiak  eta belarriak erne edukitzea bezalakorik ez dago!