Pedalkadaz pedalkada, Ziklometroak

Otsailean ospatutako lasterketa izan zen lehena, eta maiatzean egindako Mendimetroak bigarrena. Orain, Zubiak Batuz Triatloiko azken probaren txanda iritsi da: igande arratsaldean, irailak 16, Ziklometroak ospatuko ditugu Zurriolan Kilometroak 2018ren alde. 14:20ean Hurrako patioko sarreraren parean Axular lizeokoen lekukoa hartu eta Pasaiaraino eramango dugu.

Goizean goiz Oñatin hasi eta iluntzean Urretxu-Zumarragan amaituko den bizikleta ibilaldira Ikastoletako langile eta gurasooi gonbidatzen gaituzte espreski.

Gure etapa 5 Km-koa izango da. Desnibela 61 metrokoa izango da maldan gora eta 64koa aldapan behera. 15Km orduko abiadura aurreikusten da Pasaia-Lezo Lizeokoen txandaketara 14:40ean garaiz ailegatzeko. Animatu!