50. urteurreneko logoa hauxe da!

Datorren Urriaren 8an Donostiako Zurriola Ikastolak 50 urte beteko ditu. Ospakizunen atarian, gaur bertan plazaratu du Zurriolak ospakizun hau irudikatzen duen logotipoa.

Egilea Estitxu Zubeldia da, aldi berean Zurriolako ikasle-ohi, guraso eta arte-irakaslea.

Logo honen oinarrrian zinta-dantzaren irudikapena dago. Hartara, Zurriola Ikastolak Donostian izan duen euskal kultura eta euskaltzaletasunaren transmisio-lan garrantzitsua irudikatu nahi izan du.

Gisa berean zinta-dantzak duen unibertsaltasuna (beste hainbat herri-folkloretan ageri den elementua) eta elkarlana nabarmendu nahi izan da.

Zintek duten kolore paleta, ordea, ez da ohiko zuri-gorri-berdea. Aniztasuna irudikatu nahi izan da. Ikaslearen profil anitza, alegia: Euskaltzalea, kooperatiboa, autonomoa, kritikoa, sortzailea, natura eta gizakiarekiko errespetuduna…

Irailetik aurrera antolatu eta dinamizatuko diren ekintzen eta jardueren ikurra gaur aurkezten dugun honako hau da, beraz.

 

Zurriola Ikastola, 2018ko ekainaren 22an, eguzki solstizioaren abaroan

 

 

 

 

 

 

 

 

Zurriola Ikastola, 2018ko ekainaren 22an, eguzki solztizioaren abaroan

Fitxategia: