GIELMAR Elkartearen bisita - DBH1

GIELMAR (Gipuzkoako Elbarrituak Martxan) elkarteko Pablo, Conchi eta Andres etorri dira DBH1ekoekin tailer bat egitera. Lehenik ikasgelan aritu dira hitz egiten ikasleek aurrez prestaturiko galderak erantzuten eta hainbat ekintza egiten, besteak beste, begiak tapatuak zituztela marrazten, beso bakar batekin nozilla tostada bat prestatzen, etab. Ondoren jolas inklusiboak egin dituzte ikastolako atarian.