Zurriolakoak Ligako txapeldunak

Joan den igandean Realeko nesken hockey taldea estatuko txapeldun atera zen penaltietan finala irabazi eta gero. Sekulakoa egin zuten neskek 9. aldiz Donostiara ligako kopa ekarriz. Argazkian gure ikastolako ikasle ohiak: Patricia Maraña, Xabi Lopez, Asier Iriarte, Amaia Belenguer, Jon Kamio, Iban Lorente. Zorionak egindako balentriagatik!