Zurriola Euskaraldia bultzatuz

Herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzeko helburu orokorrak izango du datorren ikasturtean ekitaldi zehatz eta nabarmena: Euskaraldia. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoko auzo, herri eta gizarte-erakundeetan hizkuntza-inertziak hausteko pausu praktikoak emango ditugu 11 egunez.

Zurriola Ikastola Donostiako Euskaraldiaren erakunde sustatzailea denez, aipatutako helburuarekin bat egiten du eta eguneroko hizkuntza-praktikak aldatzeko saiakuntza horren parte izateaz gain, Zurriola osatzen dugun euskaltzaleon sarea berraktibatu eta indartu nahi du Ikastolak.

Datorren ikasturtean plazaratuko dugu Zer den zehazki eta nolako Partaidetza motak eta moduak dauden Euskaraldian. Ikastolak bere 11koa osatuko du, informazio-mahaiak plazaratu eta orokorki aipatu dugun saretze lan hori egingo du Euskaraldiaren ekimena arrakastatsua izan dadin, ondoren 11 eguneko arrakasta 365 eguneko hazia izateko.

Bitartean

Informazio gehiago hemen.