Ikastola Bizi Bizia Berhezi proiektuko partaidea

Zurriola Ikastolak Bizi Bizia Berhezi proiektuan parte hartuko du. Proiektuaren helburua, haurren behar eta nahietatik abiatutako parke bat diseinatzea da eta ondoren, gaur egun Donostiako
Tranbia Konpainia ekipamenduaren (Kotxeras) azpiko berdegune zabalean eraikitzea. Horretarako, ikastolako HH5, LH1, LH2 eta LH3. mailako haur eta tutoreek, beste lau hezitzaile eta bi kameralarirekin batera jardungo dute eta ekainaren 4ean hasiko da prozesua. Guztira 300 haur inguruk hartuko du parte eta hiru asteko prozesua izango da.