Koldo Mitxelena literatura lehiaketan sarituak

Txistulariek egin zieten harrera saridun, aipatu eta haien senideei eta Miren Azkarate zinegotziaren hitzen ondoren, saridunen lanak entzun genituen Ainara Ortegaren ahotsak eta Iñaki Salvadorren pianoak lagunduta.

Ekitaldi goxoa izan zen, haur eta gazte saridunek ederki irakurri eta kantatu zituzten haien lanak. Uzta polita izan da 29. edizio honetakoa.

Amaieran Zugarramurdin Urruzuno lehiaketako irabazleekin batera literatura tailer batean parte hartzeko aukera zozketatu zen eta poz handiz hartu zuten tokatu zitzaien 4 gazteek.

Aipagarria da 21 sarituen artean 9 Zurriolako ikasleak direla. Aipatuetan berriz, 40tik 20 dira ikastolakoak.

Zorionak denei eta jarraitu bide beretik!

Ekitaldiko irudi gehiago eta saritu eta aipatuen zerrenda ikusteko egin klik hemen.

Iturria: www.donostiaeuskaraz.eus