Elkartasun azokaren emaitza

Oporren aurretik, LH6ko ikasleok buru-belarri aritu ginen elkartasunari buruz lanean, hainbat herrialdetan zein Euskal Herrian bertan hainbat pertsonak pairatzen dituzten arazo edota eskubide urraketen inguruko lanketa sakona eginez. Azken asteetan, berriz, azoka solidarioa prestatu eta Aspanogi elkarteari laguntzea adostu genuen.
Gaur Zurriolan Aspanogi elkarteko Nekane eta Kontxiren bisita izan dugu, egiten duten lanaren inguruan hitz egin digute eta bide batez, Azoka solidarioan bildutako etekin ekonomikoaren txekea eman diegu. Oso harro sentitu gara eta nola ez, zuei ere eskertu nahi dizuegu, azokara bertaratu zineten guraso, lagun eta LH5eko ikasleei ere bai! Zuek gabe hau ez baitzen posible izango! MILA ESKER!