Barandiaran Lizeoaren Oroitarria Zurriolan

1974. urtean inauguratu zen Barandiaran Lizeoaren oinordekotza pedagogiko eta instituzionala hartua du Zurriola Ikastolak 2008. urtez geroztik. Lizeoaren izaera fisikoa, ordea, aurten desagertu da. Aste Santua baliatuta, Xabier Linabek eta Kike Alejandrok 1974. urteko inaugurazioaren oroitarria berreskuratu eta Hurran ezarri dute. Katea ez da eten.