Martxoak 8 - Lehiaketa

Emakumearen eguna aitzakiatzat hartuta lehiaketatxo bat antolatu dugu. Hurrako pasilloetan 45 emakume euskaldunen argazkiak ikusiko dituzue ikasle eta langileek. Hauek identifikatzea izango da zuen lana eta gehien asmatzen dituenak irabaziko du lehiaketa.

Lehiaketan parte hartu nahi baduzu (bakarka edo taldean), emakumeak identifikatu ondoren, inprimakia bete ezazu. Bertan zure izena eta gela adierazteaz gain, zenbaki bakoitzaren azpian dagokion emakumearen izen-abizenak jarri beharko dituzu.

Martxoaren 16a bitartean izango duzue inprimakia betetzeko aukera.

Animatu, parte hartu eta zorte on!