Bertso txapelketan LH6koak

Martxoaren 7an,asteazkenean, LH6ko ikasleok Hernanira joan ginen Gipuzkoako bertso txapelketan parte hartzera. Biteri kultur etxean, bertako areto nagusian, lasai eseri, papera eta arkatza hartu eta "Irakasle umoretsuak ditut gustoko" gaiaren inguruan bi bertso edota lau kopla sortu genituen. Irabazle suertatu ez ginen arren, oso bertso politak idatzi eta goiz ederra pasa genuen beste ikastetxe zein bertso eskoletako ikasleekin. Gora LH6ko bertsolariak!!!