Zurriola Cambridge English-eko aztertokia

Datorren larunbatean  Cambridge English-eko azterketa ofizialak burutuko dira Ikastolako Batxilergoko geletan (Hurran). Hau da bigarren aldia azterketa hauek gurean egiten direla. Abenduan egin ziren lehen azterketak eta martxoaren 10ean burutuko dira deialdi honetakoak. Lacunza Cambridge Examinations Platinum Centre-rekin egindako hitzarmenaren bitartez egiten dira azterketa hauek.