Arte eskola

Argazki album tailerra

Zurriolako ARTE eskolak, artea lantzeko ikasleentzat tailer bat antolatu du.

Tailerraren datuak:

  1. Nori zuzendua: DBHko eta batxilergoko ikasleentzat.
  2. Non: Arte gelan. 211 gela.
  3. Ordutegia, asteazkena 15:00etatik 17:00etara
  4. Egutegia: Hiru asteazkenetan otsailak 28 - martxoak 21 bitarte.
  5. Material guztia ikastolak jarriko du.
  6. Izen emateko epea otsailak 23a arte zabalik.

Tailerrean zer egingo da?

Helburua, hutsetik hasita, argazki album bat egitea da. Honetarako hiru pauso egingo ditugu:

  1. Albumaren azala: Kartoia neurtu eta moztu. Azala apaindu.
  2. Albumeko orri zabalgarriak: Kartulina, neurtu moztu eta liburu formatua eman.
  3. Argazkiak: Bildumaren gaia edo ideia pentsatu. Argazkiak atera, inprimatu, moztu, landu eta albumean jarri.