Odol emaleak

Ikasturte hasieran Odol Emaleen bixita izan genuen Hurran, baina urtean bitan etortzen dira ikastolara odol erauzketak egitera.

Lanbide heziketako ikasleak estrategikoak dira Odol Emaleen Elkarterako, goiz hasi eta urte asko dituztelako odola emateko. 

Beraz, Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak ohi bezala odola ematera hurbilduko dira, baina odol guztiak berdinak dira eta guztion odola da beharrezkoa Gipuzkoan egiten diren mediku-operazio guztiak bermez egin ahal izateko, eta gainontzeko langile zein gurasoen parte hartzea ere ezinbestekoa da! 

Datorren astean OTSAILAREN 13an HURRAKO ANTZERKI ARETOAN, antolatu dugu odola emateko saioa, 9:00etatik 11:00ak arte.

Animatu zaitezte!

Asko izango garenez eta modu egokian antolatu ahal izateko, egin ezazu klik hemen eta bete, mesedez, ondorengo galdeketa.