Komiki ikastaroa - BATX2

SUSSANA MARTINEN KOMIKI TAILERRA

Bere komikiak eredutzat erabiliz, komiki baten sormen prozesuan kontuan hartu behar diren irizpideak nola bideratu daitezke konturatzen lagundu die Arte Hezkuntzako ikasleei.

Eskerrik asko Sussana!

 

SUSANNA MARTIN.

Bartzelonan jaioa. Alicia en el mundo real (Norma argitaletxea, 2010) bere lehen eleberri grafikoa izan zen, Isabel Franc gidoigilearekin batera egina. 2011an La Martina, la por i el gat Faluga seriea marraztu zuen Tretzevents aldizkarian eta Yes we Camp! Trazos para una (r)evolución (Dibbuks) lan kolektiboan parte hartu zuen. Em dic… (Publicacions de lAbadia de Montserrat) haur komiki sortaren egilea da.

Flavia Companyrekin batera, Pagina 12 egunkari argentinarrean hilero¡No somos hermanas! zinta argitaratu zuen, italieraz Aspirina aldizkari feministan berrargitaratua. Nac Stratchsekin 1, 2, 3, 4… Historietas diversas. Guía afectivo/sexual y de identidades para adolescentes (Ed. Bellaterra, 2011) komikia burutu zuen. 2012anSonrisas de Bombay (Norma) komikia argitaratu zuen. 2014an, Norma argitaletxearentzat Enjambre emakume komikigileen bilduma koordinatu zuen eta urte berean, Isabel Francekin bateraSansamba eleberri grafikoa burutu zuen.

Capçalera, Tretzevents, Pikara Magazine, Tentacles eta Diagonal komunikabidetan kaleratu ditu bere komikiak eta ilustrazioak. Komiki ikastaroak eta tailerrak ematen ditu. Gaur egun, Annemarie komikia egiten ari da Mará Castrejónekin batera, Annemarie Schwarzenbacheren bizitzaren komikirako egokitzapena da. Egin duen azken komikia Gaza Amal izan da.

Asociación de Autoras de Cómic elkarteko kidea da eta abortuaren lege-proiektuaren aurrean erantzun grafikoa izan zen Wombastic plataformako koordinatzailetariko bat izan zen. InOut irratian QdeCOMIC irratsaioaren arduraduna da.