Helduen Danborrada

DANBORRADAko BARNE ARAUTEGIA

1.- ZURRIOLA IKASTOLAKO GURASOEN DANBORRADA antolatzeko ardura Helduen Danborradako Batzorderena da. Batzorde hau, Olarrizu IGE Zurriola Ikastolako Ikasleen Gurasoen Elkartean barneraturik dago eta Gure Herriko Festa Nagusiaren ospea eta ohiturak manten daitezen zainduko du. Batzordea ikastolako guraso bazkideek osatzen dute.

Araudi honetan jasota geratzen ez den gairen bat suertatuko balitz, Helduen Danborradako Batzordeak eskumena izango du konponbidea bideratzeko.
Batzordearekin harremanetan ipintzeko helbide elektronikoa helduendanborrada@zurriolaikastola.net izango da. Danborradaren inguruko informazioa eta berriak ikastolako web orrian ezagutu ahal izango dira.

2.- KIDEAK.

2.1.- Zurriola Ikastolako bazkide erabiltzaileek, ez erabiltzaileek, ikasle ohiak eta langileek parte hartu ahal izango dute danborradan.
Egoeraren arabera, erabiltzaile, ez erabiltzaile, ikasle ohien eta langileen partaidetza mugatu ahal izango da, kuotak ezarriz.
Helduen danborradako batzordea osatzen dute pertsonek, jardueraren ardura duten bitartean, danborradan ateratzeko lehentasuna izango dute.

2.2.- Parte-hartzaile guztiek gutxienez 18 urte izan beharko dute. Salbuespena kantinerak, gastadoreak eta banderadunak, izango dira, ikastolako ikasleak izango baitira.

3.- IZEN EMATEA

Izen emate orria, helduendanborrada@zurriolaikastola.net helbide elektronikora igorri beharko da. Eskaera horretan, izen abizenak, bazkide mota, eta harremanetarako telefonoa naiz helbide elektronikoa adierazi beharko dira.

Bazkide motaren arabera lau taldeetan banatuko dira partaideak.

- Guraso aktiboak (GA): seme alabak ikastolan dituztenak
- Guraso ez aktiboak (GEA): seme alabak ikastolatik kanpo dituztenak
- Ikasle ohiak (IO)
- Langileak (L)

Talde bakoitzaren partaide kopurua ondorengoa izango da:
- GA: partaide kopuru osoaren %60
- GEA: %10
- IO: %20
- L:%10

Partaideak izena ematen duten heinean, bakoitza bere taldean sartuko da, beti
ere lehentasuna ematen, izen ematearen dataren arabera eta baita ere
ateratako aldi kopuruaren arabera. Orain arte atera ez direnak lehentasuna
izango dute.

Talde bat betetzen denean, partaide hori, berari dagokion taldearen itxaron
zerrendara pasako da.

3 aukera desberdin gertatu daitezke:
a) Taldeak ez dira betetzen: denak ateratzen dira
b) Talderen bat bete da, baina besteak ez: Betetako taldearen itxaron
zerrendako partaideak sartuko lirateke, ordenaren arabera, talde guztiak
bete arte
c) Talde guztiak betetzen dira: kanpoak geratu diren partaideak dagokien
itxaron zerrendara pasako lirateke.

NOLA BETE ETA KUDEATU ITXARON ZERRENDA

4 itxaron zerrenda egongo dira, bat talde bakoitzeko. Hauen artean ere, lehentasuna GA izango du, gero IO, gero langileak eta azkenik GEA. (Baina
lehenago esan bezala, bakoitzak bere partaide zerrenda fijoa izango du) Itxaron zerrendak egin behar diren lehen aldian, ZOZKETA egingo da, beti ere
jende aurrean.

Aurreko urteetako daturik ez dagoenez, 2018ko helduen danborradan denentzako lehen aldia izango da.

Talde bateko itxaron zerrenda osatua badago, izena emandako dataren arabera eta parte hartutako urte kopuruaren arabera betetzen joango da.
Lehenago esan dugun bezala, parte hartze kopuruak eta izena emandako dataren arabera egingo da.

4.- PARTE HARTZE DENBORA

Kide bakoitzak, jarraian,3 urtez parte hartzeko aukera izango du.

3. urtea amaitu ostean, berriz ere, itxaron zerrendara pasako da automatikoki. Baldintzak betetzen direlako berriz ere partaideen zerrendara pasatuko balitz,
beste hiru urtez ateratzeko aukera izango luke.

Norbaitek atera nahi izango ez balu, batzordea informatu beharko du bere izena zerrendetatik ateratzeko.

Parte hartzeko 3 urte horietan, norbaitek, arazoren bat dela medio, ezin izango balu atera, itxaron zerrendako lehenengo partaidea aukeratuko litzateke. Urte hori ezin izan duenarentzat kontatu egingo da, ez ordea itxaron zerrendako partaidearentzat. Hurrengo urtean, itxaron zerrendatik ateratakoa, bertara bueltatuko da, zeukan postu berdinera. Berriz ere partaideetako batek baja hartuko balu, itxaron zerrendako hurrengoak hartuko luke parte, hau da, bigarrengoak. Hurrengoan hirugarrenak, etab.

5.- ZERRENDEN KUDEAKETA

Parte hartzaileen zerrendak batzordeak kudeatuko ditu eta publikoak izango dira.

Parte hartzaileen zerrendan izendatua izan ondoren, horretarako ezarritako epean kuotaren ordainketarik egiten ez bada, edo beste arrazoiren bat dela eta parte hartzaileen zerrendako kideren batek parte hartzeko ezintasuna duela adieraziko balu, ordezkoen zerrendan dauden pertsonei eskainiko zaie parte hartzea, beti ere zerrendaren ordena jarraituz.

Pertsona hauek, urte horretan parte hartzeko aukera galduko duten arren, zerrendan jarraitu ahal izango dute, 3 urteko epea amaitu arte, kale egindako urtea barne.

6.- DANBORRADAREN OSAKETA.

6.1.- Helduen danborrada, 165 kideek osatzen dute: 115 kupel, 50 danbor, Danbor Nagusi bat, Danbor Kabo bat, Kupel Zuzendaria, Kupel Kaboa eta 3 banderadunek osatuko dute.

Ez da sexu desberdinetarik egingo. Partaide bakoitzak aukeratu ahalako du, nahiz gizonezkoa naiz emakumezkoa izan.

6.2.- Danbor Nagusia, Danbor Kaboa, Kupel Zuzendaria eta Kupel Kaboa, izateko aukera partaide guztiei eskainiko zaie, hauen artean zozketa egingo da, jende aurrean. Beti ere, inoiz egin ez dutenek lehentasuna izango dute.

Bolondresik ez izanez gero, guztion arteko zozketaren bitartez aukeratuko dira.

6.3.- Gastadoreak, 5 gutxienez, ohizko erremintak eramango dituzte: labana, sardexka etab.

6.4.- Banderadunak 3 izango dira eta honako banderak eramango dituzte: Ikurrina, Donostiakoa eta Ikastolakoa.

6.5.- Gastadoreak naiz banderadunak aukeratzeko ondorengo urratsak emango dira:

6.6.- DBH 3.eko ikasleen artean inskripzio epe bat irekiko da nahi duenak izena emateko. Mailako ikasleekin kopurua beteko ez balitz 2. DBHko ikasleei eskainiko zaie aukera.

6.7.- Berdinketa kasuetan, zozketaren bidez erabakiko da.

7.- JANTZIAK ETA DANBORRADAKO MATERIALA.

7.1.- Sukaldari jantzia parte-hartzaile bakoitzak ordaindu beharko du eta norberarena izango da. Jantzi guztiak berdinak izango dira.

7.2.- Danbor-jotzaile eta urketari jantziak Zurriola Ikastolarenak dira. Eguna pasa ondoren jantziak garbiak ikastolara bueltatu beharko dira.

7.3.- Beste materiala: danborrak, kupelak, makilak, zutoihal, banderadunen jantziak etab Ikastolarenak dira.

7.4.- Ikastolaren materiala, erabilera txarraren ondorioz, kaltetuko balitz edo apurketak izango balira, eragileak ordaindu beharko ditu bere osotasunean.

8.- ENTSEGUAK.

8.1.- Entseguen egutegia Batzordeak ezarriko du.

8.2.- Danborradan parte hartzeko entseguen %75an gutxienez parte hartu beharko da.

8.3.- Salbuespen edo ez egoteak Batzordeari komunikatuak izan behar dira.

9.- KUOTAK.

9.1.- Batzordeak erabakiko du urtero kuota zenbatekoa izango den.

9.2.- Partaide guztiek, urteko kuota ordaindu beharko dute. Hau lekua baieztatu ondoren egin beharko da eta batzordeak adieraziko du urteko zenbatekoa zein izango den. (KK 2101-0206-11-001308811.7)

9.3- Dirua biltzeko antolatzen diren ekintzetan -zozketak edo antzekoak- parte hartzera behartuta daude danborradako kideak.

10.- BETE-BEHARRAK.

10.1.- Danborradan parte hartu behar ez dutenek, entseguak hasi baino hilabete lehenago jakinarazi beharko dute.

10.2.-Zurriola Ikastolako Helduen Danborrada, Zurriola Ikastolaren irudiaren adierazgarrietako bat da, eta une oro errespetuz jokatu beharko da. Behar bezalako jokaera ez duten pertsonei edo parte hartzeko egoera egokian aurkezten ez direnei, ez zaie baimenduko parte hartzea.

10.3.- Danborradaren ibilbidean ezin izango dira danborrak edo kupelak astindu.

10.4.- Ibilbidean ez da taldetik atera behar, ezta tabernetan edo elkarteetan sartu edariak eskatzera, hau da, portaera egokia mantendu behar da.

10.5.- Danborradako kideek Danbor Nagusia eta Kupelen Zuzendarien aginduetara erne egongo dira, beraiek jakinaraziko baitizkiete joko diren doinuak etab.

10.6.- Kide guztiak esleitutako jantziarekin ezin hobeto uniformatuta atera beharko dira.

11.- ZIGORRAK.

Arau hausketak, portaera txarrak etab. direla eta zigorren bat ezarri behar balitz, Batzordeak erabakiko luke.

12.- ARAUTEGIAREN BERRITZEA.

Arautegi honen edozein berritzea, Batzordeak proposatuko du, Olarrizuren Asanbladak onartuko du, eta Zurriola Ikastolako Artezkaritza Batzordeari horren berri eman beharko zaio.

13.- BATZORDEA

Lau urtero berritu beharko da. Batzordea irekia da eta partaide berrientzako zabalik egongo da beti.

14. IZADA eta ARRIADA

Urtero zozketa egingo da parte hartu nahi dutenen artean.

Zozketa jende aurrean egingo da.

Zozketatik kanpo geratuko dira aurreko urteren batean parte hartu duenak, atera ez den norbait dagoen bitartean.

Izadan ateratzeko, Gaztelubidek jarritako baldintzak bete beharko dira.

Arriadan ateratzeko, Union Artesanak jarritakoak.