Jantokiko langileak ere etengabeko prestakuntzan

Lehengo asteartean Ikastolako hiru jangeletako langileek “Helduen Begirada” izenburupeko formakuntzan parte hartu zuten. Jantokia elikadura-eremuaz gain ikasleak behatzeko eta laguntzeko eremua baita. Saioa Esku hartze goiztiarreko Udal teknikariak gidatu zuen. Hurrengo asteetan “Komunikazio ez-bortitza” eta “Elikaduraz” arituko dira.