Ikasturte honetan Inauterietako kalejirarik ez

Daten hurbiltasuna dela medio, aurten Inauteri garaiko ospakizunak mugatuko ditugu. Beraz, Eguberri garaiko desfilea eta danborradarekin batera Kaldereroen konpartsa izango da Groseko kaleetan zehar barreiatuko dugun festa-giro “bakarra”. Ondorioz, gela bileretan kontrakoa adierazi zen arren, aurten ez duzue euskal Inauterietako arroparik prestatu beharko. Datorren ikasturtean, ordea, itzuliko da Inauteria!