Mimarte DBH2n

DBH 2. mailako ikasleek Peter Robertsen mimo lanaz gozatu ahal izan zuten atzo. Bere magiaren bitartez alkoholaren inguruko hausnarketa sustatu zuen neska-mutilengan; bizitza errealeko hainbat pasadizo eszenifikatuz (tabernan, autoa gidatzen, ospitalean…). Luxua izan zen Peter gure artean edukitzea. Horren aitzakian, gazteek hausnarketa lana jarraituko dute hurrengo asteetako tutoretza saioetan. Mila esker, Peter!