Pilota jaialdia - LH5 eta 6

Aurreko ostegunean, ekainaren 15ean, LH5 eta LH6ko ikasleok pilota jaialdi mundiala ospatu genuen ikastolan. Batetik, bigarren mailako bakarkako buruz buruko zein binakako txapeldun den Axier Arteaga pilotari lasartearrarekin solasean aritu ginen. Pilotari buruz aritzeaz gain, euskararen inguruan ere hainbat aipamen egon ziren, euren artean darabilten hizkuntza omen da eta lehen hitza beti euskaraz egiteak duen garrantzia azpimarratu zuen. Ondoren, pilota partidak izan genituen ikusgai eta kamiseta eta pilotak ere zozketatu genituen!

Arratsalde bikaina!