Peru-Harrira irteera - LH5

Peru-Harrira egindako irteera primerakoa izan da!! LH5eko irakasle zein ikasleok Leitzara hurbildu gara Iñaki Perurenaren museoa bisitatzeko asmoz. Harrijasotzaile bikainak azalpen interesgarri eta jolas entretenigarriak eskaintzeaz gain, bere baserri ederra eta inguruko paisaiak erakutsi dizkigu bere seme Xabierrekin batera! Bisita amaitu ostean, oinez tipi-tapa jaitsi gara Leitzara eta gustura bazkaldu dugu. Aipatzekoa, eguzkia izan dugula jaun eta jabe! Egun zoragarria, bai horixe!