Musika eta Dantza Eskola

Zurriola Musika eta Eskola guraso talde batek sortu zuen 1982 urtean.

Urtez urte ikasleria handitzen joan da eta hasieran musika hizkuntza eta pianoa irakasten hasi bazen ere, gaur egun bederatzi musika tresna ezberdin irakasten dira; hala nola, pianoa, esku soinua, trikitixa, gitarra (klasikoa,elektrika eta baxua), biolina, klarinetea, zeharkako txirula, saxofoia, perkusioa (txalaparta, bateria, djenbea…) baita abesbatza taldeak informatika musikala, talde instrumentalak, ganberako bikoteak, hirukoteak, mistoak …

Euskal dantza, ikastolan urteetan aparteko talde bat izan bada ere, gaur egun musika eskolan barne dago; hori dela eta Zurriola Musika eta Dantza Eskola izena erabiltzen dugu.

Eusko Jaurlaritzaren onarpena dugu eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko (EHMEE) partaide gara, beste 57 musika eskolekin batera. Donostiako erdi mailako kontserbatorioan aurkeztutako ikasle guztiek froga gainditu dute.

Musika eta dantza eskolaren web orria bisita dezakezu hemen