Zurrimendi - Mendi Taldea

Hilero antolatzen da mendi-irteera bat haur, gazte eta gurasoentzat. 20-40 pertsona izaten gara irteera horietan. 1993tik egin da horrela.

Helburuak hauek dira: batetik, ikastolako lagunekin batera mendiaz eta naturaz gozatzea, eta bestetik, denokeuskaraz bizitzeko beste aukera bat izatea.

Gure leloa ‘Mendian ere euskaraz bizi’ da. Haurrek, eta gurasoek ere, euskara lantzeko aprobetxatzen dugu mendia.

Hauek dira egiten diren lanak:

  • Urteko planifikazioa (9-10 irteera).
  • Irteera egin baino lehenago bidearen egoera egokia konfirmatzea.
  • Irteera bakoitzaren deialdia, posta elektronikoz bidaliko zaio nahi duenari eta ikastolaren web-orrian argitaratuko da. Hurra, Villa soroa eta Sakramentoko iragarki tauletan ere ibilbide bakoitzaren informazioa jarriko da.
  • Mendian taldeko inor ez dela galduko zaintzea (horretan baina, mendigoizale guztiok hartzen dugu parte, handiok eta txikiok).
  • Urteko domina eta saria zeinek irabazi duen kontrolatzea,  gero, azaroko irteeran, banatzeko.

Azaroko irteera bukatuta, jatetxe batean bazkaltzen dugu eta bertan ikasturteko sari banaketa egiten dugu. Hiru irteeretara joan denari domina ematen zaio. Irteera kopuru horretatik gora, hau da, sei-bederatzi irteeretara joan denari ezusteko saria emango zaio. Ekaineko irteera hondartza batetik gertu bukatzen saiatuko gara.  

Mendira joatea ez da tontor batera igotzea soilik. Irteera batzuetan ibilaldi errazagoak egiten saiatzen gara. Txikienek ere aukera izan dezaten, ikastolako lagunekin batera, naturaz gozatzeko.

Beraz, inguruko mendiak eta parajeak ezagutzeaz gain ikastolako beste laguntxo batzuk ezagutzeko eta beraiekin euskaraz egiteko aukera aparta duzue gurekin bazatozte.

2017-18 IKASTURTEKO MENDI IRTEERAK

  • ARDITURRIRA BIZIKLETAZ - IRAILAren 16an
  • Finalistaren eguna-ERRENTERIA- URRIAren 22an
  • OINDDO - AZAROAren 19an (dominak)
  • KOPAKARRI - ABENDUAren 17an
  • HARRIZKOETXOLAGAÑA - URTARRILAren 28an
  • ERROIZPE-LAARTE - OTSAILAren 26an
  • Ibilaldi neurtua - DONOSTIA - MARTXOAren 11an
  • AGAOTZ - APIRILAren 29an
  • ERNIO - MAIATZAren 20an
  • SATURRARAN- EKAINAren 3an
 
AUPA ZURRIMENDIZALEAK!!!!!!