Lehen Hezkuntza (6-12 urte)

Lehen hezkuntzan gure ikasleek Haur Hezkuntzatik DBHrainoko bidea egiten dute. 6-12 urte arteko etapa hiru ziklotan banatzen da:

  • 1. eta 2. maila (6-8 urte)
  • 3. eta 4. maila (8-10 urte)
  • 5. eta 6. maila (10-12 urte)

Lehen Hezkuntzan, Haur Hezkuntzan jarritako oinarrien gainean egiten dugu lan. Horrez gain,  ikaslearen garapenerako ezinbestekoak diren ohitura eta ikaskuntzak jasotzen dira.

Lehen Hezkuntza bi egoitzatan egongo da banatuta, lehenengo bi zikloak Ategorrietan, eta 3. zikloa berriz, Hurran. Honek pausoka-pausoka Ategorrietan hasteko eta hazteko aukera emango die, ondoren Hurran beraien ibilbidea amaitu dezaten.

 

IRAKASLE TALDEA      PROIEKTUAK eta JARDUERA OSAGARRIAK      EGUTEGIA