Jangela Zerbitzua

Zurriola Ikastolako jangela zerbitzua Ategorrieta, Hurra eta Villa Soroako egoitzatan bertako sukaldariek prestatutako janariz osatzen da.

Gure sukaldariek prestatzen dituzten jaki goxoak menu orekatuetan biltzen dira gure ikasleen onurarako.

Jangelako txandak honela izango dira:

      VILLA SOROAN:

  • 2 urte 12:30ean
  • 3 eta 4 urte 12:30ean
  • 5 urte 14:00etan

      ATEGORRIETAN

  • LH 1. eta 2. mailak 12:30ean
  • LH 3. eta 4. mailak 14:00etan

     HURRAN

  • LH 5. eta 6. 13:20ean
  • DBH 1, 3 eta 4. 12:00etan
  • DBH 2. 12:30ean
  • Batxilergoko ikasleek bigarren jolas-garaian bazkalduko dute

 

Jangelako menua ikusteko egin klik hemen.