Haurren Danborrada - Sarrera

SARRERA      HISTORIA      EGITURA      JANTZIAK      PARTE HARTZEKO ARAUDIA      BATZORDEA

 

2018ko HAUR DANBORRADA
 

San Sebastian eguna hurbiltzen ari dela eta, hementxe haur danborradaren antolaketarekin loturiko hainbat ohar garrantzitsu:

1)  ENTSEGU EGUNAK: Aurretiaz adierazi bezala, entseguak Hurran izango dira abenduaren 18an, urtarrilaren 8, 10, 12, 16 eta 18an, arratsaldeko 18:15etatik 19:15 etara eta urtarrilaren 14ean (igandea) goizeko 10:00etatik 12:30ak bitartean, gutxi gorabehera. Urtarrilaren 16-ko entsegua helduen danborradakoekin batera jo ahal izateko 18:30tan hasiko da eta beranduago amaitu ere. (7,45 aldera)

Kantinerek eta gastadoreek, hau da, 1. mailako haurrek, bi entsegu egingo dituzte bakarrik. Bat lehenengo egunean, hau da, abenduaren 18an eta bestea, urtarrilaren 14ean (igandea) goizeko 10:00etan.

Ez dira entsegu asko, zazpi guztira , eta horregatik guztiak DERRIGORREZKOAK dira (zerbait benetan justifikagarria izan ezik).

2)  HAURREN KOKAPENA:

Konpainiaren barruan haur bakoitzak duen kokapen zehatza Danborradako Batzordeak finkatu eta erabakiko du. Aldaketak ere batzorde horrek erabakiko ditu, aurrerago edo atzerago kokatzeko irizpide gisa haurrek duten altuera izanik. Parte hartzen duten haurren gurasoek ezin dute inola ere gisa horretako erabakietan parte hartu.

3)  ORDAINKETA:

    A)  Diru sarrera edo transferentzia egin Kutxabank-eko kontu korronte honetara:

                                          2095 5206 04 1064346512

    B)  Bertan “Danborrada 2018” eta seme/alabaren izena adierazi. Adibidez:

          Azalpena Onuradunarentzat: Izen Abizena Danborrada 2018.

          Onuraduna: Zurriola Ikastola.

          Kopurua: 22 €

    C)  Diru sarrera, ABENDUAREN 4a (ASTELEHENA) BAINO LEHEN egin behar da.Egun horretarako diru sarrera egin ez bada, zuen seme-alabak danborradan ez ateratzeko erabakia hartu duela pentsatuko dugu eta itxaron zerrendan dauden haurrei aukera emango diegu.

4)  JANTZIEN BANAKETA:

  • Kantineren eta gastadoreen jantziak (hau da, 1.go mailako ikasleenak) abenduaren 18an arratsaldeko 17:15etatik 18:15ak bitartean banatuko ditugu Hurrako jangelan.
  • Banderadunak, danbor nagusiak eta danborretako eta barriletako kaboek urtarrilaren 12an (ostirala) arratsaldeko 19:15etatik 19:45ak bitartean jasoko dituzte beraien jantziak, Hurrako jangelan.
  • jantziak urtarrilaren 12an (ostirala) arratsaldeko 17:00etatik 17:30ak bitartean banatuko ditugu Hurrako jangelan.
  • jantziak urtarrilaren 12an (ostirala) arratsaldeko 17:30etan banatuko ditugu Hurrako jangelan. Denak elkarrekin etortzea komenigarria da jantzia eta buruko zapia jartzeko azalpenak emango baititugu.
  • Danbor joleen eta barril joleen jantziak, urtarrilaren 13an (larunbata) arratsaldez eta urtarrilaren  14ean  (igandea) entsegu orokorraren bitartean banatuko dira.
  • Jantzia jasotzera, haurrak senideren batekin etorri beharko du.

5)  JANTZIEKIN LOTURIKO BESTELAKO OHARRAK:

  • Ikastolan banatzen den arropaz gain haur bakoitzak ekarri beharko du:
    • “CISNE” erako elastiko zuria, ikastolan banatuko zaien arroparen azpian jazteko.
    • Eskularru zuriak
    • Oinetakoak, nahitaez, BELTZAK izan beharko dute.
  • Haurren neurrira egokitzeko, jantziak ebakitzea erabat debekatuta dago. Kasaka edo gona egokitzeko beharra izanez gero, EZ ERABILI GURAIZERIK. Galtzek ez dute konponketaren beharrik.
  • Ile luzea duten neska-mutilek jasota edo mototsean bilduta eraman behar dute. Lazoa egiteko zinta beltza banatuko zaie gainerako arroparekin batera.
  • Jantzien garbiketari dagokionez esan, danborrarien KASAKA eta ESKAPULARIOA IZAN EZIK, gainerako jantziak etxean garbitu beharko dituzuela. Urketarien kasuan, leotardoak, buruzko zapia, gona, alkandora eta amantala garbitu beharko dituzue. Ikastola arduratuko da gainerako arropa guztia garbitzera eramateaz. Sukaldarien kasuan, txapela izan ezik guztia garbitu beharko duzue. (Euria egingo balu eta kasakak eta txapelak bustiko balira, mesedez, lehorgailuaren ondoan jarri hezetasuna lehortu dadin)

6)  SAN SEBASTIAN eguna: San Sebastian egunean, partaide guztiak goizeko 9:30tan bilduko gara Hurran, naiz eta eguraldi txarra egin.

Ikastolatik Udaletxerainoko oinez joango gara. Bide erdian, Santa Katalina plazan, atsedenalditxo bat egingo dugu, hamaiketakoa jateko. Ordurarte gurasoak etor daitezke gurekin. Hortik aurrera baimendutako arduradunak besterik ezin dira haurrekin joan.

Umeei urdaiazpiko bokatatxoa eta gailetak banatuko dizkiegu goizean zehar. Batek batek ezingo balu holakorik jan (zeliakoak, eta abar..) adierazi ezazue zuekin harremanetan jarri gaitezen. 

Arren eskatzen dizuegu umeei gozokirik edo litxarkeriarik ez ematea.

Eguraldi gorabeherak direla medio,  San Sebastian egunean Udalak haurren danborradaren irteera baimentzen badu gure ikastolako haurren danborrada atera egingo da. Eguraldiak horrela eskatzen baldin badu plastikoak banatuko ditugu.

Gurasoek, edozein arrazoi dela medio, seme-alaba danborradan ez ateratzeko erabakia hartzen baduzue, batzordeari adierazi beharko diozue itxaron zerrendako umeek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Danborrada bukatu bezain laster, zuen seme-alaben bila OKENDO PLAZAra lehenbailehen etortzea eskertuko genizueke.

7) JANTZIAK JASOTZEA: Jantziak, urtarrilaren 28an, ostirala, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara jasoko dira Hurrako jangelan. Arazoak saiheste aldera, gogoan izan DEBEKATUTA dagoela arropa idazkaritzan uztea.

 

HARREMANETARAKO TELEFONOAK ETA HELBIDE ELEKTRONIKOA:
LEIRE: 616676795
MIREN: 670644320
email: haurrendanborrada@zurriolaikastola.net
.
HAUR DANBORRADAKO BATZORDEA