Haur Hezkuntza (2-6 urte)

Ikastolako ibilbidearen lehenengo urratsak Villa Soroako egoitzan egingo dituzte gure ikasleek, ia guztiak bi urterekin. Egoitza berria dugu 2014-2015 ikasturtea geroztik.

Egin beharreko lehen urrats horiek ez zaizkie errazak suertatzen txikitxoei, horregatik, egoera arintzeko, egokitzapen garai bat antolatzen dugu.

Lehenengo egunetan gurasoak gelan geratzen dira, txikiek ikus dezaten gurasoen eta irakaslearen artean harreman bat dagoela, eta pertsona ezagunekin geratuko direla. Egokitzapen horrek asko lagunduko die haurrei gurasoengandik banatzeak eragiten dien ziurtasun eza gainditzen.

Bestalde, nahiz eta gure ikastola 3 lerrotakoa izan, Haur Hezkuntzan lau gela ditugu maila bakoitzeko. Horrela, legeak onartzen duena baino ikasle kopuru txikiagoa dugu gela bakoitzean, eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko aukera handiagoa dugu.

 

IRAKASLE TALDEA      PROIEKTUAK      EGUTEGIA eta ORDUTEGIA