Euskara batzordea - Sarrera

SARRERA      EKINTZA PLANA      EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO DEKALOGOA      KIDEAK

 

2014ko ekainean, ikastolako atarian dugun euskararen erabileraren datuak ezagutu genituen. Ikastolaren helburu nagusia hezkuntza euskalduna eta euskara sustatzea izanik, ikastolako guraso talde bat, euskararen egoerarekin kezkatuta, biltzen hasi ginen. Bertan Gurasoen Euskara Batzordea (GEB) sortu genuen.

Bilera horietan bi erabaki hartu genituen:

· Erabilera handitzeko pausuak ematea

· Ikasturte bakoitzeko helburuak adostea, eta eragin beharreko arloak zehaztea

Helburua ikastolak eragina duen eremu guztietan (atarian, kirol ekintzetan, ikastolako festetan, mendi irteeretan…) euskararen erabilera handitzea da, ziur baikaude, ezagutza datuak ikusita, ohitura aldaketa txiki batzuk eginda, aurrerapauso garrantzitsuak eman ditzakegula.

Batzordearen jardueran garrantzi berezia izango dute ondorengo ekintzek: Euskararen Nazioarteko Eguna, Korrika eta antzekoak.