Euskaraldia Ategorrietan

Euskararen aldeko Korrika txiki batekin hasi genuen Euskaraldia Ategorrietan, baina egunotan hamaika ekimen izan ditugu 3. eta 4. mailako lagunen eskutik.

Euskararen aldeko konpromisoak hartzeagatik hamaiketakoa opari, pegatina apaingarriak denentzat, euskararen aldeko mezudun paperezko hegazkinak leihoetatik, danborrada berezi bat, pultsera eta trenzak... Aste berezia izan da hau denontzat.